martes, 23 de febrero de 2010

Asteburuko partiden kronikak, otsailak 20-21

UKE B 7–17 Aiala D
Infantil neskak. Momentu askotan ondo jokatutako partida ez zuten merezi galtzea, baino azkenean defentsan gehiegizko gogortasunak eta jaurtiketa txar gehiegik kontrako emaitza ekarrarazi zuen. Talde lana ahaztu zuten, baino defentsan gauza txiki batzuk konpontzen badira ez dute arazorik izango.

UKE 25-16 Ordizia
Infantil mutilak. Azkenean merezitako garaipena iritsi zen. Hasieratik gogo handiz ekin zioten partidari, eta tiro errazak aurkitzen zituzten golak sartzeko. Gainera, jende falta zela eta, atezainak laguntza handia eman zuen nekatzen hasi zirenean. Bukaeran jokoarekin oso pozik amaitu zuten entrenatzaileek, hobetzen doaz eta emaitzetan nabarmena da hori. Ea horrela jarraitzen duten.

UKE 21-21 Amaña
Kadete neskak. Emozioz beteriko partida izan zuten larunbatean. Lehen zatian aurretik joan ziren, baino arerioak fisikoki hobeto prestatuta zeuden. Buelta eman zioten emaitzari, eta bazirudien hala amaitu behar zuela. Hala ere, azken momentuetan lanari gogor ekin zioten eta berdinketa lortu zuten. Puntu garrantzitsua izan daiteke, ia galduta baitzegoen.

UKE 45-31 Arrasate
Kadete mutilak. Azkenik aurkitu duten jokoa urnietarrek. Lehengo asteko partidoa irabazteak motibazio handia eman die, eta erasoan gauza guztiak atera daitezkeela ematen du. Hasieratik amaieraraino jokoa oso ona izan zen, eta emaitzak dioen bezala, golak erraz sartu ziren. Urte osoko lan gogorra emaitzak ematen hasi da azkenik.

viernes, 19 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, otsailak 20-21

Urnieta InfNB-Aiala D
Larunbata, 20. Kiroldegia, 12:00.

Urnieta INFM-Ordizia
Larunbata, 20. Kiroldegia, 10:45.

Urnieta KadN-Amaña
Larunbata, 20. Kiroldegia, 17:45.

Urnieta KadM-Arrasate
Larunbata, 20. Kiroldegia, 16:00.

lunes, 15 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, kronikak

Hondarribia 35-36 Urnieta
KADETE MUTILAK, KRONIKA. Kadeteen garaipen ezinhobea, talde oso indartsu baten aurka. Lehen zatian zalantza bat baino gehiago izan ondoren, atsedenaldian 5 golengatik galtzen joan ziren. Baino bigarren zatian, eskubaloi ikuskizun paregabea eman ondoren, buelta eman zioten eta bost goleko errenta hartu zuten. Azken minutuetan nekea azaldu zen, baino denboraldiko partida onenaren ondoren garaipena lortu zen.

Leizaran 28-29 Urnieta
SENIOR MUTILAK, KRONIKA. Azkenean iritsi zen garaipena. Hasieratik bizi hasi ziren urnietarrak, eta laster 4-11 jarri ziren. Defentsak lan egiten zuen, eta bestela Bittorrek dena gelditzen zuen. Atsedenaldian 6 goleko errenta izan zuten. Bigarren zatian, berdin jarraitu zuten gauzak, 10 goletara ere jarri ziren, eta garaipenak ez zuen arriskurik. Hala ere, azken momentuetan beherakada izan zuten fisikoki, eta andoaindarrak hurbildu egin ziren markagailuan, baino erdiko zonatik sartutako golengatik errenta mantendu zen. Azkenean sufritu zen arren, merezitako garaipena izan zen, azaldu zen benetako aurpegia, batez ere gazteenek azaldu behar zutena.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, kronikak

Urnieta A 18–10 URNIETA B
INFANTIL NESKAK. Urnietarren arteko derbia emozioz beterikoa izan zen. Nahiz eta bukaeran handienek zorte gehiago izan zuten jaurtiketetan, txikiek ez zituzten besoak jeitsi eta joko askoz hobea izan zuten. Azkenean denek pozik amaitu zuten, ikuslegoak animatutako giroari esker eta batez ere jokalariek azaldutako tentsioagatik.

Pulpo 20–18 Urnieta
INFANTIL MUTILAK. Oso orekatua. Urteko partido osoena bete zuten, baino azkenean urduriak eta bereziki epaileek garaipena ekidin zuten.

Aiala 17–31 Urnieta
KADETE NESKAK. Partida erraza gure neskentzat. Bosgarren minuturako 1-8 jarriak ziren, eta lehen zati osoan arerioa kontraerasoan suntsitu zuten. Azkenean minutuak banatzeko balio izan zuen partida izan zen, eta baita azkenaldian galdutako joko ona berreskuratzeko.

Urnieta 24–30 K.Zaharra
KADETE MUTILAK. Ezin izan zen talde onenaren aurka ezer egin. Hasieran aurpegia eman zen, baino laster ahaztu zuten mentalitate hori eta kanpokoek alde egin zuten markagailuan. Atezain gabe jolasteak ere min egin zion taldeari. Lehenengo minututako bide horretatik jarraitzea komeni zaie.

Urnieta 23–30 Amenabar
SENIOR MUTILAK. Azken aldiko partidaren errepikapena. Lehen zatian oso parekatutako partida izan zen, atsedenaldian 2 goleko errenta zuten aurka, baino beti bezala bigarren zatian alde egin zuten markagailuan, eta tiro errazak galdu ondoren, ezin zuten berriro partidan sartu. Orain, ostiraleko Leizaran taldearen aurkako derbian pentsatzea tokatzen da, ea garaipena iristen den aste honetan.

Kronikak: David Belver.

lunes, 8 de febrero de 2010

Asteburuko emaitza, otsailak 6-7

Urnieta InfN A 18–10 Urnieta InfN B
Pulpo 20–18 Urnieta InfM
Aiala 17–31 Urnieta KadN
Urnieta KadM 24–30 Karibe Zaharra
Urnieta SenM 23–30 Amenabar

martes, 2 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, otsailak 6-7

Urnieta A-Urnieta B InfN
Larunbata, 6. Urnieta, 10:45.

Pulpo-Urnieta Infm
Larunbata, 6. Zumaia, 10:00.

Aiala-Urnieta Kadn
Larunbata, 6. Zarautz, 17:30.

Urnieta Kadm-Karibe Zaharra
Larunbata, 6. Urnieta, 12:00.

Urnieta Senm-Amenabar
Igandea, 7. Urnieta, 12:00.

lunes, 1 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, kronikak

Infantil neskak
UKE A-Ereintza B 23-9
Partido ona jokatu zuten larunbatean Urnietan. Errenteriakoak oso txikiak ziren, eta laster somatu zen fisiko desberdintasuna oso handia zela. Hala ere, partida polita izan zen, taldekide guztiek golak eta aukerak izan zituzten, hurrengo eguneko lehia kontutan izanik.

Aiala-UKE A 15-15
Azkenik jokatu zuten elurragatik atzeratutako partida. Somatzen zen azken partidua zela, eta presiorik gabe jolastean gauza oso politak atera ziren. Azkenean, puntu banaketa, eta orain kopan pentsatzea tokatzen da.

Ereintza A-UKE B 18-2
Gogoa zuten urnietako neskek liga amaitzeko. Ezin izan da azken postua utzi, baino gero eta hobeto ari dira jolasten. Aipatzekoa defentsan aldatu den joera, batez ere atezainaren lana goraipatu behar da azkenaldian. Ea kopan atakean gehiago animatzen diren eta gol gehiago sartzen dituzten, abilezia badute eta.

Infantil mutilak
UKE-Ama Guadalupe 15-29

Ligako azken jardunaldia itxura ona ematen amaitu zuten urnietako txikiek. Irundarrak oso gainetik pasa ziren, baino etxekoak ez ziren kikildu, eta gogor eutsi zioten partidari. Aipatzekoa da erasoan lortu duten hobekuntza, garaipenak laster iritsiko dira.

Kadete neskak
Atsedena

Kadete mutilak
Atsedena

Senior mutilak
Ordizia-UKE 30-29
Bigarren itzuliko lehen partida izan zen. Partida oso kontzentraturik hasi zuten, Iosuk atea giltzapetu zuen eta erasoan gauzak ateratzen ziren. Hala ere, oraindik jende asko falta da errotazioetan, eta azkenera nekea somatzen hasi ziren. Azken 10 minutuetan partidoa konpontzeko aukera izan zen, baino ez zuten zorterik izan jaurtiketetan. Aste honetan Zarautz jasoko dute Urnietan, urteko lehen garaipena iristeko irrikitan daude.

Asteburuko emaitzak, urtarrilak 30-31

Infantil neskak
UKE A-Ereintza B 23-9
Aiala-UKE A 15-15
Ereintza A-UKE B 18-2

Infantil mutilak
UKE-Ama Guadalupe 15-29

Kadete neskak
Atsedena

Kadete mutilak
Atsedena

Senior mutilak
Ordizia-UKE 30-29