lunes, 24 de mayo de 2010

Azken jardunaldia, kronikak

UKE-Bera 18-19
Kadete neskak. Hasieran itxura ona zuen partidak, atsedenaldian aurretik joan ziren, baino bigarren zatian erasoan ez zuten ondo funtzionatu. Hala ere, azken momenturaino aukerak izan zituzten berdintzeko, baino aukera txarrak hartu zituzten eta gol batengatik galdu zuten.

UKE-Arrate 8-41
Kadete mutilak. Eibartarra hemendik pasatako talde onenetarikoa da. Emaitzak azaltzen du kalitate salto hori, baino etxekoak arerioa ikusita pixka bat kikildu ziren, nahiz eta oso gainekoak ziren. Hala ere, partida errespetuz jokatu zuten, eta ikuskizun polita azaldu zuten.

Usurbil-UKE 32-32
Senior mutilak. Denboraldia amaitzeko jokatu zuten jokoan ezer ez zegoela. Larunbateko sargoriarekin batera, gol asko sartu ziren, gure taldearen defentsa ez dagoela oso ondo azalduz. Hala ere emaitza ez zen garrantzitsuena izan, baino azken aukera izan zuten gola sartzeko.

lunes, 17 de mayo de 2010

Aurreko asteburuko emaitzak

Urnieta-Lec Arrasate 26-16
Infantil mutilak. Denboraldia ederki amaitu zuten txikienek. Aurkariak mendean hartzeko ez zuten arazo handiegirik izan, eta festa polita izan zen azken partida amaitzeko. Gol anitz ikusi ziren, atetik aterako bat gainera.

Elgoibar-Urnieta 19-13
Kadete neskak. Atezainik gabe azaldu ziren Elgoibarren neskak. Hala ere, atsedenaldian gol batengatik galtzen zihoazen. Baina bigarren zatian beste partida bat bizi zen, aurkariek errenta hartu zuten eta ezin izan zen markagailuan berdinketara hurbildu.

Urnieta-Rotula 40-43
Senior mutilak. Emaitzak azaldu bezala, defentsarik gabeko partida izan zen igandean Urnietan. Lehen zatian etxekoek serioki hartu zuten partida, baina atsedenalditik aurrera ordiziarrek buelta eman zioten markagailuari, eta errentari eustea lortu zuten. Orain, Kopan ia aukerarik gabe geratu dira gureak.

lunes, 10 de mayo de 2010

Aurreko asteburuko emaitzak

URNIETA A-Amaña 17-14
Infantil neskak. Hasieratik gogor ekin zion etxeko taldeak, eta laster hartu zuten 7 goleko errenta. Hala ere azken zatian aldea hurbildu zuten aurkariek, eta penalti jaurtiketak egin behar izan ziren. Zortea urnietarrentzat izan zen, eta garaipena lortu zuten.

URNIETA B-Pulpo 23-12
Infantil neskak. Azken aUrnietara zuten beraien jokoa jorratzeko, eta baita egin ere. Hasieratik abiaduraz jokatu zuten, eta bereziki azken zatian atezainaren geldituei esker, eta kontraerasoetan lortutako golekin, alde polita lortu zuten markagailuan.

URNIETA-Aiala 18-23
Kadete neskak. Partida bikaina jokatu zuten Euskal Ligako txapeldunen aurka. Defentsan oso langile izan ziren etxekoak, eta erasoan gogo handiz ekin zioten, baino arerioen maila oso ona zen. Hala ere, taldeak bere esku zuen guztia eman zuen, eta ez ziren kikildu.

Pulpo-URNIETA 20-10
Kadete neskak. Aurreko eguneko partidaren nekea agertu zen igandean. Ez zuten asmatu erasoan, eta nahiz eta betiko moduan defendatu, erasoan antzeman zen larunbatea egindako esfortzua.

URNIETA-Usurbil 30-31
Kadete mutilak. Larunbatean joko bizia agertu zuten bi taldeek, baino kanpotarrak beti izan ziren aurretik markagailuan. Hala ere, azken esfortzu batean, gol batera hurbildu ziren etxekoak, baino denbora falta izan zen, eta kanpotarren atezainak lan bikaina egin zuen.

URNIETA-Tolosa 35-39
Kadete mutilak. Ostiralera aurreratutako partidan beti atzetik joan ziren emaitzan. Gainera, hurbiltzen zirenerako, kezka sortzen zen eta berriz aldea ireki egiten zen. Momentu beroetan ez zuten jakin burua hotz mantentzen eta horrek galduarazi zien partida.

URNIETA-Gros 35-27
Senior mutilak. Kopako lehen partida irabaztea lortu zen, eta gogo handia zegoen taldearen aurka. Hasieratik irabazten joan zen, nahiz eta ez joko onez, eta gehienbat aurkarien akatsen ondorioz aldea irekitzen joan ziren.