lunes, 25 de enero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak

Kronikak: David Belver.

Udarregi 2 25–12 URNIETA A
INFANTIL NESKAK. Ezin izan zen ezer egin. Azkenera arerioek beren jokalari kopuru handiari etekina atera zioten, gure neskak lehertzeraino. Hala ere, defentsa lan izugarria egin zuten.

UKE URNIETA B 8–16 Udarregi 1
INFANTIL NESKAK. Azken asteko partida hobetzeko gogoarekin atera ziren lehen minututik gure txikienak. Batez ere erasoan hobetu zuten, eta geroz eta itxura hobeagoa du taldeak. Kopan zeresana emango du, beti beraien aukeretan sinesten badute.

URNIETA 15–24 Pulpo
KADETE NESKAK. Partida osoa parekaturik egon ostean, Zumaiako taldeak azken hamar minututan egin zuen ihes. Ordura arte oso dotore jolastu zuten, baino azkenean defentsa aldaketek zorabiatu egin zituen urnietarrak. Orain zozketaren zain dira, hurrengo txapelketan aukera handiak dituzte..

Egia 42–24 URNIETA
Kadete mutilak. Egiakoek hasieratik abiadura bizian ekin zioten. Etxekoak esnatu zirenerako errenta handiegia zuten aurka. Ea urteko lehen garaipena iristen den!

Usurbil 26–23 URNIETA
Senior mutilak. Lehen itzuliko azken partida izan zen, eta azken minutuan gol batera jartzeko aukera izan zuten, baino presaka eginiko jaurtiketak gaizki atera ziren. Hala ere nahiko hobeto jokatu zuten, bereziki gazteek.

miércoles, 20 de enero de 2010

Asteburuko partidak, urtarrilak 23-24

ASTEBURUKO PARTIDAK
Udarregi 2-Urnieta InfN A
Larunbata, 23. Usurbil, 11:30.

Urnieta InfN B-Udarregi 1
Larunbata, 23. Urnieta, 10:45.

Urnieta KadN-Pulpo
Larunbata, 23. Urnieta, 12:00.

Egia-Urnieta KadM
Larunbata, 23. Egia. 19:30.

Usurbil-Urnieta SenM
Igandea, 24. Usurbil, 11:15.

Urtarrilak 16-17 asteburuko partiduen kronika:

Senior mutilek Urolaren aurka galdu zuten igandean. Aurretik ez ziren inoiz izan markagailuan eta nahiz eta momentuz bazirudien erremontatzeko aukerak zituztela, berriro arerioek alde egiten zuten. Hala ere, jendea berreskuratzen doazela da berririk nagusiena, bigarren itzulirako denak prest egongo dira.

Kadeteetan, mutilek antzeko arazoak izan zituzten. Beti atzetik izan ziren Zarautzen aurka eta ezin izan zioten partidoari buelta eman. Hala ere, azkeneraino saiatu ziren. Neskek aldiz, Alaves-en aurka irabazi zuten partida oso lehiatu batean. Azken momentuetaraino ez zen garaipena argitu, baino etxekoen gogoak eta defentsa gogorrak azkenean Urnietan utzi zituen puntuak.

Infantiletan, hainbat partido izan ziren. Mutilek ezin izan zuten ezer egin Egia-ko dorreen aurka. Nesken A taldeak bi partida izan zituen, eta larunbatean Leizaran-en aurkako derbia irabazi zuten. Hala ere, igandean Ordizia hartu behar zen, eta aurreko eguneko nekearen ondorioz ezin izan zuten irabazi, nahiz eta aurpegia eman. B taldeak Lezoren aurka galdu zuten, beraien defentsa gogorraren ondorioz.

EMAITZAK:
Urnieta InfN A 25–17 Leizaran A
Urnieta InfN A 11–15 Ordizia
Lezo-Urnieta InfN B Pendiente
Egia 49–8 Urnieta InfM
Txingudi 34–17 Urnieta InfM
Urnieta KadN 16–14 Alaves
Urnieta KadM 32–40 Amenabar
Urnieta SenM 25–30 Urola

lunes, 18 de enero de 2010

Asteburuko emaitzak, urtarrilak 16-17

Infantil neskak
UKE A-Leizaran A 25-17
UKE A-Ordizia 11-15
Lezo-UKE B Pendiente

Infantil mutilak
Egia-UKE 49-8
Txingudi-UKE 34-17

Kadete neskak
UKE-Alaves 16-14

Kadete mutilak
UKE-Amenabar 32-40

Senior mutilak
UKE-Urola 25-30

lunes, 11 de enero de 2010

Eguberrietako txapelketa, emaitzak

Egunak: Urtarrilak 2-3
Antolatzaileak: Urnieta K.E.
Mailak: Infantilak eta Kadeteak, neskak eta mutilak.

Infantil Mutilak
Pulpo 35–Zarautz 16
Urnieta 12–Ereintza 16

3-4.postuak
Zarautz 30–Urnieta 11

Finala
Pulpo 31–Ereintza 5

Sailkapena
1.Pulpo
2.Ereintza
3.Zarautz
4.Urnieta

Infantil Neskak
Urnieta Infn 6-Ereintza 11
Pulpo 14 -Zarutz 12

3-4.postuak
Zarautz 24–Urnieta 9

Finala
Pulpo 21–Ereintza 5

Sailkapena
1.Pulpo
2.Ereintza
3.Zarautz
4.Urnieta

Kadete Neskak
Pulpo 8–Urnieta 18
Pulpo 15–Ereintza 14
Ereintza 21-Urnieta 23

Finala
Urnieta 26–Pulpo 19

Sailkapena
1.Urnieta
2.Pulpo
3.Ereintza

Kadete Mutilak
Pulpo 18- Urnieta17
Pulpo 20-Ereintza 12
Ereintza 22–Urnieta 17

Finala
Pulpo 32–Ereintza 24

Sailkapena
1.Pulpo
2.Ereintza
3.Urnieta

jueves, 7 de enero de 2010

Asteburuko partidak, urtarrilak 9-10

Aiala D-UKE InfN A
Larunbata, 9. Zarautz, 9:00.
UKE InfN B-Aiala B
Larunbata, 9. Urnieta, 10:45.
UKE InfM-Ereintza A
Larunbata, 9. Urnieta, 12:00.
Egia-UKE kadN
Igandea, 10. Egia, 12:30.
UKE KadM-Ereintza
Larunbata, 9. Urnieta, 18:00.
Beasain-UKE SenM
Igandea, 10. Beasain, 11:15.

domingo, 3 de enero de 2010

Eduardo Bravori omenaldi hunkigarria

Omenaldi hunkigarria Eduardo Bravo eskubaloi jokalariari Urnietako kirolgunean eguerdiko hamabiak pasatxo zirenean hasiera eman zaio Eduardo Bravo "Edu" eskubaloi jokalariari Urnieta KE eta Leizaran eskubaloi taldeek eskaini dioten omenaldia. Oso une hunkigarriak bizi izan dira.

Argazkiak Bideoa

Gurasoak eta anai arrebak bertan zirela burutu da omenaldia. Gogora ekarri behar da gaixotasun larri batek eraman zuela Eduardo, 2009ko martxoan. Bere kirol ibilbidean Andoaingo eta Urnietako taldeetan aritu zen. Horregatik bi taldeen arteko adiskidetasunezko partida jokatu da. Hori baino lehen, Eduardoren gurasoei eta anai-arrebei lore sorta oparitu eta agurra dantzatu diete. Ondoren, bi taldeetako ordezkariek plaka bat oparitu diete. Eta bukatzeko, bi taldeetako jokalariek sinatutako elastiko bana oparitu diete koadro eder baten barruan sartuta. Unerik hunkigarrienak izan dira horiek. izan ere, Eduardoren lagun ziren Bittor Rodriguez Urnietako eta Roberto Lazcoz Andoaingo eskubaloi jokalariek eman diete oparia. Biak ala biak, Eduardoren lagun handiak.