miércoles, 20 de enero de 2010

Urtarrilak 16-17 asteburuko partiduen kronika:

Senior mutilek Urolaren aurka galdu zuten igandean. Aurretik ez ziren inoiz izan markagailuan eta nahiz eta momentuz bazirudien erremontatzeko aukerak zituztela, berriro arerioek alde egiten zuten. Hala ere, jendea berreskuratzen doazela da berririk nagusiena, bigarren itzulirako denak prest egongo dira.

Kadeteetan, mutilek antzeko arazoak izan zituzten. Beti atzetik izan ziren Zarautzen aurka eta ezin izan zioten partidoari buelta eman. Hala ere, azkeneraino saiatu ziren. Neskek aldiz, Alaves-en aurka irabazi zuten partida oso lehiatu batean. Azken momentuetaraino ez zen garaipena argitu, baino etxekoen gogoak eta defentsa gogorrak azkenean Urnietan utzi zituen puntuak.

Infantiletan, hainbat partido izan ziren. Mutilek ezin izan zuten ezer egin Egia-ko dorreen aurka. Nesken A taldeak bi partida izan zituen, eta larunbatean Leizaran-en aurkako derbia irabazi zuten. Hala ere, igandean Ordizia hartu behar zen, eta aurreko eguneko nekearen ondorioz ezin izan zuten irabazi, nahiz eta aurpegia eman. B taldeak Lezoren aurka galdu zuten, beraien defentsa gogorraren ondorioz.

EMAITZAK:
Urnieta InfN A 25–17 Leizaran A
Urnieta InfN A 11–15 Ordizia
Lezo-Urnieta InfN B Pendiente
Egia 49–8 Urnieta InfM
Txingudi 34–17 Urnieta InfM
Urnieta KadN 16–14 Alaves
Urnieta KadM 32–40 Amenabar
Urnieta SenM 25–30 Urola

No hay comentarios:

Publicar un comentario