jueves, 29 de abril de 2010

Asteburuko partidak, maiatzak 1-2

Leizaran-UKE KadN
Ostiralean, Andoaingo kiroldegian 20:30tan

Aldaketa Hamasei-UKE KadM
Igandean Zarauzko kiroldegian 12:30tan

UKE SenM-Usurbil
Igandean, Urnietako kiroldegian 12:00tan

lunes, 26 de abril de 2010

Asteburuko partiden kronikak, David Belver-en eskutik

Amaña-URNIETA A 17-14
Infantil neskak. Partida txar batean galdu egin zen. Zerikusi asko izan zuen aldaketa gabe jolasteak, baino akats gehiegi egin ziren eta ezin izan ziren aurretik jarri markagailuan. Orain bi aste dituzte bueltako partida jokatzeko, ziur buelta emango diotela.

Pulpo B-URNIETA B 15-12
Infantil neskak. Azken asteko porrotak min egin zuen taldean, eta gogotsu ekin zioten partidari Zumaian. Partida parekatua izan zen, baino zorte gehiago izan zuten aurkariek.

Egia B-URNIETA 34-23
Infantil mutilak. Hasieratik atzetik izan ziren markagailuan, eta ezin izan zuten partidaaren erritmoa berdindu, donostiarren abiadura handiegia izan zen.

URNIETA-Amenabar 16-22
Kadete neskak. Nahiz eta partida ona bete, azken 15 minutuetan antzeman zen Zarauztarren kalitatea. Orduraino, berdinduta egon zen partidaa, baino kanpotarrek erakutsi zuten zergatik ez duten partida bakarra galdu urte osoan zehar.

Urola-URNIETA 32-25
Senior mutilak. Hasieratik atzetik joan ziren partidaan. Gainera talde lana ahaztu zuten eta bakoitzak bere partidaa jokatu zuen, defentsa lanak ahaztuz. Orain azken partidaa dute itxura hobetzeko, eta guztien artean egin beharko dute hori.

jueves, 22 de abril de 2010

Aurreko asteburuko emaitzak eta kronikak

Egia A-URNIETA A 6-29
Infantil neskak. Emaitzak azaldu bezala, partida erraza. Aurkako taldean jende garrantzitsua falta zen, eta ondo aprobetxatu zuten urnietarrek jipoi ederra emateko. Gainera, golak asko banatu ziren eta horrelako partida irabazteak azken bi partidak jolasteko animoak ematen ditu.

URNIETA B-Ereintza B 7-10
Infantil neskak. Gogoz ekin zioten hasieran txikienek, lehen garaipena lortzeko asmoz. Hala ere, oso urduri zeuden gauzak ondo egiteko, eta azkenean ez ziren atera. Partida osoan atzetik izan ziren, eta urnietarrak hurbiltzeko aukerak izan zituzten, bereziki azken zatian atezainaren geldituengatik, baino ezin izan zen garaipena eskuratu.

URNIETA-Amenabar C 18-25
Infantil mutilak.Partida oso ona jokatu zuten etxekoek, aldaketarik gabe, gogo handiz jokatuz. Sailkapeneko liderraren aurka kementsu aritu ziren, harmailetako oihuen laguntzaz azken momenturaino borrokatu zuten.

URNIETA-BKL 32-33
Senior mutilak. Berriro azken momentuetako urduritasunak partida galduarazi zuen igande goizean. Hala ere, ez zen partidan zehar joko onik agertu, nahiz eta momentuetan aurretik joan markagailuan eta aurkariak ia partida osoan zehar zigorrak jaso zituzten. Ea azken bi partidatan itxura hobea ematen duten.

lunes, 19 de abril de 2010

Asteburuko kronikak, apirilak 17-18

Egia A-URNIETA A 6-29
Infantil neskak. Emaitzak azaldu bezala, partida erraza. Aurkako taldean jende garrantzitsua falta zen, eta ondo aprobetxatu zuten urnietarrek jipoi ederra sartzeko. Gainera, golak asko banatu ziren eta horrelako partida irabazteak azken bi partidak jolasteko animoak ematen ditu.

URNIETA B-Ereintza B 7-10
Infantil neskak. Gogoz ekin zioten hasieran txikienek, lehen garaipena lortzeko asmoz. Hala ere, oso urduri zeuden gauzak ondo egiteko, eta azkenean ez ziren atera. Partida osoan atzetik izan ziren, eta urnietarrak hurbiltzeko aukerak izan zituzten, bereziki azken zatian atezainaren geldituengatik, baino ezin izan zen garaipena eskuratu.

URNIETA-Amenabar C 18-25
Infantil mutilak.Partida oso ona jokatu zuten etxekoek, aldaketarik gabe, gogo handiz jokatuz. Sailkapeneko liderraren aurka kementsu aritu ziren, harmailetako oihuen laguntzaz azken momenturaino borrokatu zuten.

URNIETA-BKL 32-33
Senior mutilak. Berriro azken momentuetako urduritasunak partidoa galduarazi zuen igande goizean. Hala ere, ez zen partidoan zehar joko onik agertu, nahiz eta momentuetan aurretik joan markagailuan eta aurkariak ia partido osoan zehar zigorrak jaso zituzten. Ea azken bi partiduetan itxura hobea ematen duten.

Kronikak: David Belver.