martes, 30 de marzo de 2010

David Belverren eskutik, Urnieta Kirol Elkarteko eskubaloiko partiden kronikak

Infantil neskak UKE A-Aiala D 14-18
KRONIKA. Hasieratik lo ekin zioten partidari, eta esnatu zirenerako jada markagailuko aldea handiegia zen. Hala ere, azken zatian askoz hobeto jokatu zuten, eta hurbiltzea lortu zuten, aldea murriztuz.

Infantil neskak Udarregi 1-UKE B 18-12
KRONIKA. Aurpegia eman zuten lehenbizikoen aurka txikiek. Partido osoan zehar joan ziren galtzen, baino aurten egin duten hobekuntza oso handia da. Aste santuaren ondoren irabaziko dutela ziur gaude, azken postua utziko dute.

Infantil mutilak Tolosa-UKE 21-20
KRONIKA. Ezin izan zuten irabazi, baino azkeneraino aukerak izan zituzten. Partido parekatua izan zen, eta urduri jarri ziren azkeneko momentuetan, baloi garrantzitsuak galduz eta amaieran ezin izan zuten aurretik jarri.

Kadete neskak UKE-Urola 25-12
KRONIKA. Hasieratik partido erraza izan zuten, 5.minuturako irabazita zegoen, 7-1 jarri ziren, eta hortik aurrera minutuak banatu ziren taldekideen artean. Horrela ia guztiek sartu zituzten golak, eta bigarren postuan amaitu dute ligaxka.

Kadete mutilak UKE-Pulpo 32-28
KRONIKA. Nahiz eta kostatu zen mendean hartzea, azkenean lortu zen zumaiatarren aurka garaipena. Kanpotarrak azken bigarren doaz, baina partido gehienak oso gol gutxigatik galdu dituzte, beraz etxekoek gogor saiatu behar izan ziren, aurreko esperientziataz gogoratuta. Partido bakarra falta zaie ligaxka amaitzeko.

Senior mutilak UKE-Groseko 23-23
KRONIKA. Ostiraleko partidoa parekatua izan zen, baino gehienbat etxekoen irabazteko beldurragatik. Ia denbora osoan aurretik joan ziren, baino ez zuten jakin partidoa hiltzen, eta barkatzeagatik azkenean donostiarrek azken segunduan berdinketa lortu zuten.

lunes, 22 de marzo de 2010

Asteburuko emaitzak, martxoak 20-21

Aipatzekoa ostiralean, hilak 26, bi partida daudela Urnietako kiroldegian.

Infantil neskak
Atsedena
Infantil mutilak
Atsedena

Leizaran-UKE 17-25
Kadete neskak. Jende gutxirekin zegoen taldea, zubiarengatik, eta 9 pertsonekin azaldu ziren Andoaingo derbian larunbatean. Hala ere, ez zen gehiagorik falta izan. Joko ez finegia azaldu gabe, aurretik joan ziren markagailuan denbora osoan. Ostiral honetan Urnietan jokatuko dute.

UKE-Ereintza 30-34
Kadete mutilak. Aurten errenteriakoekin ez dago zorterik. Beti partida parekatuak izaten dira, baino azkenean ezinezko egiten da irabaztea. Azken partido honetan, nahiz eta atezain gabe jolastu, ondo hasi ziren mutilak, baino azkenean jokaldi konkretu batzuengatik partidoa galdu zen. Amaieran

UKE-Ordizia 31-37
Senior mutilak. Bi partido bizi ziren ostiralean Urnietan. Lehen zatian oso ondo jokatu zen, aurrean liderrak zeudela ahaztuz eta atsedenaldian gol batengatik irabazten zihoazen etxekoak. Baino bigarren zatia hasi eta berehala, bi minututan, 4 goleko errenta hartu zuten kanpotarrek eta hortik aurrera ez ziren berriro aurretik jarri. Ostiral honetan berriro jokatuko dute etxean, astean zehar lan eginez gero ziur irabaziko da.

lunes, 15 de marzo de 2010

Asteburuko emaitza, martxoak 13-14

Leizaran A 19–14 Urnieta InfN A
KRONIKA. Partida txarra. Arerioek serioki hartu zuten hasieratik, eta defentsa ona egin zuten, urnietarrak blokeatuz. Beti atzetik joan ziren, nahiz eta azken zatian hobekuntza apur bat izan zuten, ezin izan zuten berdinketa lortu. Hala ere, amaiera arte etsi gabe segi zuten, eta hori aipatzekoa da.

Urnieta InfM 21–31 Leizaran A
KRONIKA. Andoaindarrek kanpoko jaurtiketekin akabatu zituzten etxekoak. Atezainak ezin izan zuen ezer egin parez pare zetozkion harrikada guztiekin, eta gol kopuru handia pilatu zuten. Hala ere erasoan nahiko fin ibili ziren, ohiko moduan.

Urnieta KadN 18–28 Elgoibar
KRONIKA. Lo hartu zuten neskek, eta arerioak oso motibaturik zeuden. Ondorioz, errenta handia hartu zuten eta ezin izan zen berriro buelta eman markagailuari. Orain sailkapenaren goialdean jarraitzeko falta diren partidak irabazi behar dira.

Elgoibar 29–29 Urnieta KadM
KRONIKA. Emaitzak dioen bezala, partida parekatua. Astean zehar kezka zegoen entrenamenduetan, baina denen artean aurrera joan behar dela ulertu behar da. Guztiek duten guztia ematen badute taldea izango da onik aterako dena, beraz animo eta aurrera!

Arrasate 37–31 Urnieta SenM
KRONIKA. Akatsez beteriko partida jokatu zuten. Ondo ekin zioten partidari, baino berehala hasi ziren gauzak okertzen, eta defenditzeaz ahaztu ziren. Horrela, zuten errenta galdu zuten. Gainera erasoan ez ziren gauzak behar bezala atera, eta ondorioz partidan ez ziren aurretik jarri berriz. Hurrengo astean berebiziko partida dute Urnietan lehenengoen aurka.

lunes, 8 de marzo de 2010

Asteburuko emaitzak, martxoak 6-7

Ereintza B-UKE A 4-20
Infantil neskak. Partido aspergarria izan zen Beraunen, bereziki zelaia ez zelako aproposa eta pistak irrist egiten zuelako. Hala ere, arerioek partidoa ez zuten serioki hartu eta hasieratik jarri ziren irabazten. Nahiz eta joko ona ez aurkeztu, irabazi egin zen. Hurrengo astean Andoainen derbia dute, eta askoz hobeto jolastu beharko dute zerbait aprobetxagarria lortzeko.

UKE B-Leizaran A 13-13
Infantil neskak. Astean zehar motibazio extrarekin entrenatu ziren txikienak. Horrela, lehen zatian 6-1 jarri ziren. Hala ere, kezkek partidoa berriz parekatua egotera eraman zuten, eta azken minutuan gol bateko errenta jaso behar zuten. Hala ere, kontraeraso azkar batek berdinketa jarri zuen markagailuan, eta etxekoen lana saritu zuen.

UKE-Arrate C 19-25
Infantil mutilak. Eibartarren aurka ezin izan zuten irabazi mutil gazteek. Antzematen da jokoak hobera jo duela, baino momentu batzuetan aztoratzeak partidoa galtzea ekarri zuen.

Pulpo-UKE 17-25
Kadete neskak. Partido erraza izan zuten Zumaian. Hasieratik aurrea hartu zuten, eta eraso azkarrei eta atezainaren geldituei esker emaitzari eutsi zioten. Hurrengo astean partido garrantzitsua daukate Elgoibarren aurka, lehen postua mantentzeko berebiziko lehia.

UKE-Amenabar 34-40
Kadete mutilak. Zarauztarren aurka partido bizia izan zuten Urnietan larunbat arratsaldean. Gol kopuruak azaltzen dun jokoaren erritmoa nolako izan zen. Jokaldi azkarrak eta jaurtiketa asko izan ziren, eta azkenean kanpotarrek eraman zuten lehia. Hurrengo astean goiko zonan mantentzeko partido aproposa dute.

UKE-Tolosa 27-22
Senior mutilak. Urteko partido onena jokatu zuten. Hasieratik lehian sartuta hasi ziren, eta defentsako lana ona egin zen. Atsedenaldian, berdinketa zegoen, 11-11. Bigarren zatian Bittorren errezitala hasi zen. Era guztietako geldituak egin zituen, eta erasoan gol garrantzitsuak sartu ziren, bereziki hegaletatik. Bide hau da jarraitu beharrekoa, gogo horiekin emaitzak onak izango dira.

Asteburuko emaitzak, otsailak 26-27

UKE A-Udarregi 1 16-21
Infantil neskak. Partido txarra jokatu zuten urnietarrek, hainbeste denboran jolastu gabe egoteak min egin zien, baino hurrengo astean akats hori ekiditeko aukera handia dute. Askoz gehiago egiteko ahalmena dutela frogatu behar dute.

Egia A-UKE B 14-11
Infantil neskak. Asko lehiatutako partida izan zen, baino azkenean akats puntualek garaipena kendu zieten herriko txikienei. Hala ere, konfidantzaz daude partidak irabaziko direla, eta laster gainera.

Amenabar B-UKE 30-17
Infantil mutilak. Nahiz eta hasieran joko ona azaldu zuten, zarauztarrek defentsa aldatu zutenetik aurrera erasoan gauzak ateratzeari utzi zieten, eta azkenean nekeak porrota ekarri zuen.

UKE-Ereintza 26-10
Kadete neskak. Azken asteko partidaren ondoren, kezka zegoen nesken jokoan. Baina lehen minututik aurpegia eman zuten, eta 10-0 jarri ziren markagailuan. Errenteriakoak esnatu zireneko, jipoi ederra zeramaten gainean, eta minutuak emateko

Urola-UKE 26-32
Kadete mutilak. Mutilen garaipen berria iritsi zen, betiko tonika jarraituz, hasieran lo eta gutxinaka partidoaren kontrola hartuz. Azkenean, partidoa arazorik gabe irabazi zuten, bereziki atezainaren lanari esker.

Donibane-UKE 31-45
Senior mutilak. Kezka zegoen nolako jokoa azalduko zen taldean bi aste arraroen ondoren. Baino, hasieratik garaipena lortzeko asmoa azaldu zuten donibanen. Benetako ekaitza urnietarren kontraerasoak izan ziren, eta kontrakoen atezaina lesionatu zenean, bidea asko erraztu zen. Gainera jokoa berreskuratzen ari dela begi bistakoa da. Hurrengo astean Tolosa hartzen dute etxean, eta proba oso serioa da benetako ahalmena neurtzeko.

domingo, 7 de marzo de 2010

David Belver, Urnieta Kirol Elkarteko eskubaloi taldeko entrenatzailea eta jokalaria

Eskualdean futbola eta pilota dira kirolari gehien erakartzen dituen kirol jarduerak. Urnietan ordea, eskubaloiak badu bere lekua. Herrian zaletu eta jokalari asko daude. David Belver, Urnieta Kirol Elkarteko eskubaloi taldeko entrenatzailea eta jokalaria da. Astekari honetan agertzen diren kronikak ere berak idatzitakoak dira. Entrenamendu saioa hasi aurreko minutuetan, jokalariekin kontu kontari topatu dugu Urnietako kiroldegian.

Zenbat talde daude eskubaloien jokatzen dutenak UKEn?
D.B.:Sei talde aritzen gara. Infantiletan hiru talde ditugu, kadete maila bi talde eta seniorren taldeak osatzen dugu UKE eskubaloi taldea.Hurrengo urterako beste bi talde lortzeko ahaleginetan ari gara,nesketan zein mutiletan, kategori lortu ahal izateko.

Infantil mailako nesken entrenatzailea zaitugu. Zer moduz daramazue denboraldia?
D.B.:Oso ondo. Bi talde ditugu, lehena zaharrenekin eta bigarrena gazteagoekin, apur bat desberdintze aldera. Txikienak ikaste fasean aurkitzen dira, zaharrenak apur bat aurreratuago daude baino ikasteko eta ongi pasatzeko elkartzen gara. Liga amaitua dugu eta orain Kopa antzeko txapelketa bat jokatuko dugu. Ahal dela, gure maila duten taldeekin lehiatuko gara. Apirila bitarte partidak jolasten arituko gara, gerora ea beste txapelketaren bat datorkigun.

Nola definituko zenuke zure burua entrenatzaile moduan?
D.B.:Ez naiz oso entrenatzaile gogorra. Taldekideekin asko hitz egitea gustatzen zait, harreman estua sor dadin, izan ere, egun txarrak guztiok ditugu eta hori kantxara etorritakoan antzeman egiten da.

Erakusten aritzeaz gain, eskubaloian jokatu ere egiten duzu senior mailan. Zein txapelketatan ari zarete?
D.B.:Momentu honetan bigarren territorialen liga ari gara jolasten. Lehen buelta oraintxe amaitu dugu, eta hor gabiltza saiakerak egiten. Egia esan lesionatu mordoarekin aurkitzen gara oraintxe.

UKEko blogean kronikari zaitugu. Noiztik izan duzu eskubaloirako zaletasuna?
D.B.:Egia esan txikitatik datorkidan zaletasuna da. Lagunekin batera betidanik jolastu izan dugu eskubaloian eta kronikak herrian eskubaloia bizirik dagoela erakusteko idazten ditut. Badirudi apur bat funtzionatzen duela.

Hurrengo partida non jokatuko duzue? Irabazteko moduan ikusten al zarete?
D.B.:Aurreko astean atsedena izan genuen bai txikienekin eta helduagoekin eta asteburu honetan Donibanera joango gara jokatzera. Hala eta guztiz ere, zikloia dela eta, partidak suspenditzen ari direla esan beharrean naiz. Espero dugu partida irabaztea, saiatuko gara behintzat.

Non pasatzen du denbora gehiago Davidek, etxean, kalean ala polikiroldegian?
D.B.:Etxean baino gehiago kiroldegian edo pintxo bat hartzen taldekideekin... Hemen inguruan ibiltzen naiz normalean.

DAVID BELVER, KIROL KRONIKAK:
urnietakoeskubaloia.blogspot.com