martes, 30 de marzo de 2010

David Belverren eskutik, Urnieta Kirol Elkarteko eskubaloiko partiden kronikak

Infantil neskak UKE A-Aiala D 14-18
KRONIKA. Hasieratik lo ekin zioten partidari, eta esnatu zirenerako jada markagailuko aldea handiegia zen. Hala ere, azken zatian askoz hobeto jokatu zuten, eta hurbiltzea lortu zuten, aldea murriztuz.

Infantil neskak Udarregi 1-UKE B 18-12
KRONIKA. Aurpegia eman zuten lehenbizikoen aurka txikiek. Partido osoan zehar joan ziren galtzen, baino aurten egin duten hobekuntza oso handia da. Aste santuaren ondoren irabaziko dutela ziur gaude, azken postua utziko dute.

Infantil mutilak Tolosa-UKE 21-20
KRONIKA. Ezin izan zuten irabazi, baino azkeneraino aukerak izan zituzten. Partido parekatua izan zen, eta urduri jarri ziren azkeneko momentuetan, baloi garrantzitsuak galduz eta amaieran ezin izan zuten aurretik jarri.

Kadete neskak UKE-Urola 25-12
KRONIKA. Hasieratik partido erraza izan zuten, 5.minuturako irabazita zegoen, 7-1 jarri ziren, eta hortik aurrera minutuak banatu ziren taldekideen artean. Horrela ia guztiek sartu zituzten golak, eta bigarren postuan amaitu dute ligaxka.

Kadete mutilak UKE-Pulpo 32-28
KRONIKA. Nahiz eta kostatu zen mendean hartzea, azkenean lortu zen zumaiatarren aurka garaipena. Kanpotarrak azken bigarren doaz, baina partido gehienak oso gol gutxigatik galdu dituzte, beraz etxekoek gogor saiatu behar izan ziren, aurreko esperientziataz gogoratuta. Partido bakarra falta zaie ligaxka amaitzeko.

Senior mutilak UKE-Groseko 23-23
KRONIKA. Ostiraleko partidoa parekatua izan zen, baino gehienbat etxekoen irabazteko beldurragatik. Ia denbora osoan aurretik joan ziren, baino ez zuten jakin partidoa hiltzen, eta barkatzeagatik azkenean donostiarrek azken segunduan berdinketa lortu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario