lunes, 15 de marzo de 2010

Asteburuko emaitza, martxoak 13-14

Leizaran A 19–14 Urnieta InfN A
KRONIKA. Partida txarra. Arerioek serioki hartu zuten hasieratik, eta defentsa ona egin zuten, urnietarrak blokeatuz. Beti atzetik joan ziren, nahiz eta azken zatian hobekuntza apur bat izan zuten, ezin izan zuten berdinketa lortu. Hala ere, amaiera arte etsi gabe segi zuten, eta hori aipatzekoa da.

Urnieta InfM 21–31 Leizaran A
KRONIKA. Andoaindarrek kanpoko jaurtiketekin akabatu zituzten etxekoak. Atezainak ezin izan zuen ezer egin parez pare zetozkion harrikada guztiekin, eta gol kopuru handia pilatu zuten. Hala ere erasoan nahiko fin ibili ziren, ohiko moduan.

Urnieta KadN 18–28 Elgoibar
KRONIKA. Lo hartu zuten neskek, eta arerioak oso motibaturik zeuden. Ondorioz, errenta handia hartu zuten eta ezin izan zen berriro buelta eman markagailuari. Orain sailkapenaren goialdean jarraitzeko falta diren partidak irabazi behar dira.

Elgoibar 29–29 Urnieta KadM
KRONIKA. Emaitzak dioen bezala, partida parekatua. Astean zehar kezka zegoen entrenamenduetan, baina denen artean aurrera joan behar dela ulertu behar da. Guztiek duten guztia ematen badute taldea izango da onik aterako dena, beraz animo eta aurrera!

Arrasate 37–31 Urnieta SenM
KRONIKA. Akatsez beteriko partida jokatu zuten. Ondo ekin zioten partidari, baino berehala hasi ziren gauzak okertzen, eta defenditzeaz ahaztu ziren. Horrela, zuten errenta galdu zuten. Gainera erasoan ez ziren gauzak behar bezala atera, eta ondorioz partidan ez ziren aurretik jarri berriz. Hurrengo astean berebiziko partida dute Urnietan lehenengoen aurka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario