lunes, 8 de marzo de 2010

Asteburuko emaitzak, martxoak 6-7

Ereintza B-UKE A 4-20
Infantil neskak. Partido aspergarria izan zen Beraunen, bereziki zelaia ez zelako aproposa eta pistak irrist egiten zuelako. Hala ere, arerioek partidoa ez zuten serioki hartu eta hasieratik jarri ziren irabazten. Nahiz eta joko ona ez aurkeztu, irabazi egin zen. Hurrengo astean Andoainen derbia dute, eta askoz hobeto jolastu beharko dute zerbait aprobetxagarria lortzeko.

UKE B-Leizaran A 13-13
Infantil neskak. Astean zehar motibazio extrarekin entrenatu ziren txikienak. Horrela, lehen zatian 6-1 jarri ziren. Hala ere, kezkek partidoa berriz parekatua egotera eraman zuten, eta azken minutuan gol bateko errenta jaso behar zuten. Hala ere, kontraeraso azkar batek berdinketa jarri zuen markagailuan, eta etxekoen lana saritu zuen.

UKE-Arrate C 19-25
Infantil mutilak. Eibartarren aurka ezin izan zuten irabazi mutil gazteek. Antzematen da jokoak hobera jo duela, baino momentu batzuetan aztoratzeak partidoa galtzea ekarri zuen.

Pulpo-UKE 17-25
Kadete neskak. Partido erraza izan zuten Zumaian. Hasieratik aurrea hartu zuten, eta eraso azkarrei eta atezainaren geldituei esker emaitzari eutsi zioten. Hurrengo astean partido garrantzitsua daukate Elgoibarren aurka, lehen postua mantentzeko berebiziko lehia.

UKE-Amenabar 34-40
Kadete mutilak. Zarauztarren aurka partido bizia izan zuten Urnietan larunbat arratsaldean. Gol kopuruak azaltzen dun jokoaren erritmoa nolako izan zen. Jokaldi azkarrak eta jaurtiketa asko izan ziren, eta azkenean kanpotarrek eraman zuten lehia. Hurrengo astean goiko zonan mantentzeko partido aproposa dute.

UKE-Tolosa 27-22
Senior mutilak. Urteko partido onena jokatu zuten. Hasieratik lehian sartuta hasi ziren, eta defentsako lana ona egin zen. Atsedenaldian, berdinketa zegoen, 11-11. Bigarren zatian Bittorren errezitala hasi zen. Era guztietako geldituak egin zituen, eta erasoan gol garrantzitsuak sartu ziren, bereziki hegaletatik. Bide hau da jarraitu beharrekoa, gogo horiekin emaitzak onak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario