lunes, 19 de abril de 2010

Asteburuko kronikak, apirilak 17-18

Egia A-URNIETA A 6-29
Infantil neskak. Emaitzak azaldu bezala, partida erraza. Aurkako taldean jende garrantzitsua falta zen, eta ondo aprobetxatu zuten urnietarrek jipoi ederra sartzeko. Gainera, golak asko banatu ziren eta horrelako partida irabazteak azken bi partidak jolasteko animoak ematen ditu.

URNIETA B-Ereintza B 7-10
Infantil neskak. Gogoz ekin zioten hasieran txikienek, lehen garaipena lortzeko asmoz. Hala ere, oso urduri zeuden gauzak ondo egiteko, eta azkenean ez ziren atera. Partida osoan atzetik izan ziren, eta urnietarrak hurbiltzeko aukerak izan zituzten, bereziki azken zatian atezainaren geldituengatik, baino ezin izan zen garaipena eskuratu.

URNIETA-Amenabar C 18-25
Infantil mutilak.Partida oso ona jokatu zuten etxekoek, aldaketarik gabe, gogo handiz jokatuz. Sailkapeneko liderraren aurka kementsu aritu ziren, harmailetako oihuen laguntzaz azken momenturaino borrokatu zuten.

URNIETA-BKL 32-33
Senior mutilak. Berriro azken momentuetako urduritasunak partidoa galduarazi zuen igande goizean. Hala ere, ez zen partidoan zehar joko onik agertu, nahiz eta momentuetan aurretik joan markagailuan eta aurkariak ia partido osoan zehar zigorrak jaso zituzten. Ea azken bi partiduetan itxura hobea ematen duten.

Kronikak: David Belver.

No hay comentarios:

Publicar un comentario