lunes, 26 de abril de 2010

Asteburuko partiden kronikak, David Belver-en eskutik

Amaña-URNIETA A 17-14
Infantil neskak. Partida txar batean galdu egin zen. Zerikusi asko izan zuen aldaketa gabe jolasteak, baino akats gehiegi egin ziren eta ezin izan ziren aurretik jarri markagailuan. Orain bi aste dituzte bueltako partida jokatzeko, ziur buelta emango diotela.

Pulpo B-URNIETA B 15-12
Infantil neskak. Azken asteko porrotak min egin zuen taldean, eta gogotsu ekin zioten partidari Zumaian. Partida parekatua izan zen, baino zorte gehiago izan zuten aurkariek.

Egia B-URNIETA 34-23
Infantil mutilak. Hasieratik atzetik izan ziren markagailuan, eta ezin izan zuten partidaaren erritmoa berdindu, donostiarren abiadura handiegia izan zen.

URNIETA-Amenabar 16-22
Kadete neskak. Nahiz eta partida ona bete, azken 15 minutuetan antzeman zen Zarauztarren kalitatea. Orduraino, berdinduta egon zen partidaa, baino kanpotarrek erakutsi zuten zergatik ez duten partida bakarra galdu urte osoan zehar.

Urola-URNIETA 32-25
Senior mutilak. Hasieratik atzetik joan ziren partidaan. Gainera talde lana ahaztu zuten eta bakoitzak bere partidaa jokatu zuen, defentsa lanak ahaztuz. Orain azken partidaa dute itxura hobetzeko, eta guztien artean egin beharko dute hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario