lunes, 25 de enero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak

Kronikak: David Belver.

Udarregi 2 25–12 URNIETA A
INFANTIL NESKAK. Ezin izan zen ezer egin. Azkenera arerioek beren jokalari kopuru handiari etekina atera zioten, gure neskak lehertzeraino. Hala ere, defentsa lan izugarria egin zuten.

UKE URNIETA B 8–16 Udarregi 1
INFANTIL NESKAK. Azken asteko partida hobetzeko gogoarekin atera ziren lehen minututik gure txikienak. Batez ere erasoan hobetu zuten, eta geroz eta itxura hobeagoa du taldeak. Kopan zeresana emango du, beti beraien aukeretan sinesten badute.

URNIETA 15–24 Pulpo
KADETE NESKAK. Partida osoa parekaturik egon ostean, Zumaiako taldeak azken hamar minututan egin zuen ihes. Ordura arte oso dotore jolastu zuten, baino azkenean defentsa aldaketek zorabiatu egin zituen urnietarrak. Orain zozketaren zain dira, hurrengo txapelketan aukera handiak dituzte..

Egia 42–24 URNIETA
Kadete mutilak. Egiakoek hasieratik abiadura bizian ekin zioten. Etxekoak esnatu zirenerako errenta handiegia zuten aurka. Ea urteko lehen garaipena iristen den!

Usurbil 26–23 URNIETA
Senior mutilak. Lehen itzuliko azken partida izan zen, eta azken minutuan gol batera jartzeko aukera izan zuten, baino presaka eginiko jaurtiketak gaizki atera ziren. Hala ere nahiko hobeto jokatu zuten, bereziki gazteek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario