lunes, 5 de octubre de 2009

Jesus Ibañez, Urnieta Kirol Elkarteko arduraduna

Urnieta Kirol Elkartean, Jesus Ibañez da eskubaloi ataleko koordinatzailea. Irailaren 25ean egin zen taldeen aurkezpenean, hauexek izan ziren bere adierazpenak:

Aurtengo denboraldia nola aurreikusten duzue?
Jesus Ibañez. Aurten sei talde dira, berrikuntza da alde horretatik. Markak hautsi ditugu, sorpresa handia izan da infantil mailakoen lehen urteko nesken bi talde ateratzea. Hori orain arte ez dugu inoiz egin. Alde horretatik ilusioz gaude.
Mutilei dagokionez, kontrakoa gertatu zaigu. Bi futbol talde egin dira eta horien artean eskubaloian aritu behar zuten gazte batzuk daude. Hori arrazoi, jokalari gutxi ditugu mutilen artean.

Eskubaloia nahiko egituratuta dago Andoain edo Usurbil kasuetan bezala.
J.I. Ez dut uste hori horrela denik. Orain 6-7 urte Urnietan ez zen jarraikortasunik izan. Orduan jendea zebilen eskubaloian. Orain jendea falta zaigu, taldeak mugitu, koordinatu, antolatu eta bereziki eskubaloia sustatzeko. Etena izan da, oso talde gutxi atera dira. Hiru urte atzera eginez eskubaloiko atal kentzear izan ginen. Hori ez da Andoaingo edo Usurbileko kasua. 10 taldetik gorako klubak dira, oso egitura finkoarekin. Hemen orain hiru urte hutsean sortu ginela esan daiteke.

Etorkizunari begira, itxaropentsu?
J.I. Egituraru dagokionez urtez urte egitura osatu nahian gabiltza. Baina borondatezko lana ez da agertzen. Teknikoki eta antolakuntza aldetik gabezia handiak ditugu eta bolondresak falta ditugu.
Gurasoen inplikazioa handia da ordezkari eta bidaiari lanetarako. Baina partidatik haratago gure hutsuneak handiak dira. Azkenean denok ere arazo berdina dugu: lana, familia... eta oso tarte txikia dago beste ekimenei eskaintzeko.

Urnieta UKE taldean helbururik ba al duzue?
J.I. Ez, ez adin honetan. Baina iazkoa oso ilusionagarria izan zen. Gipuzkoako Kopan bi astean hiru talde gazteenak sailkapeneko lehen postuan jardun ziren. Infantil neskek, gainera, kopa irabaztea lortu zuten. Helbururik ez dago, asmoak besteak direlako: eskubaloia egonkortzea eta gaztetxoek behar bezala ikastea.
Bestalde, iaz ere, Julen Garcia gure jokalari bat Esukadiko Selekzioarekin aritu zen. Eta hori oso garrantzitsua da.

Zer eskatuko zenioke denboraldi berriari?
J.I. Gurasoei inplikazioa eskatuko nieke. Gurasoen laguntza dagoenean, orduan eta hobekin dabiltza taldeak.
Norbaitek laguntza eman nahi badu badaki non gauden eta nortzuk garen. Esku zabalik hartuko dugu, ziur egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario