miércoles, 10 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, kronikak

Urnieta A 18–10 URNIETA B
INFANTIL NESKAK. Urnietarren arteko derbia emozioz beterikoa izan zen. Nahiz eta bukaeran handienek zorte gehiago izan zuten jaurtiketetan, txikiek ez zituzten besoak jeitsi eta joko askoz hobea izan zuten. Azkenean denek pozik amaitu zuten, ikuslegoak animatutako giroari esker eta batez ere jokalariek azaldutako tentsioagatik.

Pulpo 20–18 Urnieta
INFANTIL MUTILAK. Oso orekatua. Urteko partido osoena bete zuten, baino azkenean urduriak eta bereziki epaileek garaipena ekidin zuten.

Aiala 17–31 Urnieta
KADETE NESKAK. Partida erraza gure neskentzat. Bosgarren minuturako 1-8 jarriak ziren, eta lehen zati osoan arerioa kontraerasoan suntsitu zuten. Azkenean minutuak banatzeko balio izan zuen partida izan zen, eta baita azkenaldian galdutako joko ona berreskuratzeko.

Urnieta 24–30 K.Zaharra
KADETE MUTILAK. Ezin izan zen talde onenaren aurka ezer egin. Hasieran aurpegia eman zen, baino laster ahaztu zuten mentalitate hori eta kanpokoek alde egin zuten markagailuan. Atezain gabe jolasteak ere min egin zion taldeari. Lehenengo minututako bide horretatik jarraitzea komeni zaie.

Urnieta 23–30 Amenabar
SENIOR MUTILAK. Azken aldiko partidaren errepikapena. Lehen zatian oso parekatutako partida izan zen, atsedenaldian 2 goleko errenta zuten aurka, baino beti bezala bigarren zatian alde egin zuten markagailuan, eta tiro errazak galdu ondoren, ezin zuten berriro partidan sartu. Orain, ostiraleko Leizaran taldearen aurkako derbian pentsatzea tokatzen da, ea garaipena iristen den aste honetan.

Kronikak: David Belver.

No hay comentarios:

Publicar un comentario