lunes, 15 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, kronikak

Hondarribia 35-36 Urnieta
KADETE MUTILAK, KRONIKA. Kadeteen garaipen ezinhobea, talde oso indartsu baten aurka. Lehen zatian zalantza bat baino gehiago izan ondoren, atsedenaldian 5 golengatik galtzen joan ziren. Baino bigarren zatian, eskubaloi ikuskizun paregabea eman ondoren, buelta eman zioten eta bost goleko errenta hartu zuten. Azken minutuetan nekea azaldu zen, baino denboraldiko partida onenaren ondoren garaipena lortu zen.

Leizaran 28-29 Urnieta
SENIOR MUTILAK, KRONIKA. Azkenean iritsi zen garaipena. Hasieratik bizi hasi ziren urnietarrak, eta laster 4-11 jarri ziren. Defentsak lan egiten zuen, eta bestela Bittorrek dena gelditzen zuen. Atsedenaldian 6 goleko errenta izan zuten. Bigarren zatian, berdin jarraitu zuten gauzak, 10 goletara ere jarri ziren, eta garaipenak ez zuen arriskurik. Hala ere, azken momentuetan beherakada izan zuten fisikoki, eta andoaindarrak hurbildu egin ziren markagailuan, baino erdiko zonatik sartutako golengatik errenta mantendu zen. Azkenean sufritu zen arren, merezitako garaipena izan zen, azaldu zen benetako aurpegia, batez ere gazteenek azaldu behar zutena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario