martes, 23 de febrero de 2010

Asteburuko partiden kronikak, otsailak 20-21

UKE B 7–17 Aiala D
Infantil neskak. Momentu askotan ondo jokatutako partida ez zuten merezi galtzea, baino azkenean defentsan gehiegizko gogortasunak eta jaurtiketa txar gehiegik kontrako emaitza ekarrarazi zuen. Talde lana ahaztu zuten, baino defentsan gauza txiki batzuk konpontzen badira ez dute arazorik izango.

UKE 25-16 Ordizia
Infantil mutilak. Azkenean merezitako garaipena iritsi zen. Hasieratik gogo handiz ekin zioten partidari, eta tiro errazak aurkitzen zituzten golak sartzeko. Gainera, jende falta zela eta, atezainak laguntza handia eman zuen nekatzen hasi zirenean. Bukaeran jokoarekin oso pozik amaitu zuten entrenatzaileek, hobetzen doaz eta emaitzetan nabarmena da hori. Ea horrela jarraitzen duten.

UKE 21-21 Amaña
Kadete neskak. Emozioz beteriko partida izan zuten larunbatean. Lehen zatian aurretik joan ziren, baino arerioak fisikoki hobeto prestatuta zeuden. Buelta eman zioten emaitzari, eta bazirudien hala amaitu behar zuela. Hala ere, azken momentuetan lanari gogor ekin zioten eta berdinketa lortu zuten. Puntu garrantzitsua izan daiteke, ia galduta baitzegoen.

UKE 45-31 Arrasate
Kadete mutilak. Azkenik aurkitu duten jokoa urnietarrek. Lehengo asteko partidoa irabazteak motibazio handia eman die, eta erasoan gauza guztiak atera daitezkeela ematen du. Hasieratik amaieraraino jokoa oso ona izan zen, eta emaitzak dioen bezala, golak erraz sartu ziren. Urte osoko lan gogorra emaitzak ematen hasi da azkenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario